7 de maig 2008

Maiatzaren 16an hitzaldia eta afaria Zaldikon

Maiatzaren 16an, ostiralarekin, arratseko 8etan, Edorta Agirre idazle bizkaitarrak eta Asisko Urmeneta diseinadore grafikoak Elikadurari buruzko apostuak izeneko hitzaldia eskainiko dute Zaldikon.

Hitzaldi honek Agirrek eta Urmenetak elkarrekin argitaratutako Baietz okerreko bidea aukeratu! izeneko liburuan du abiapuntua eta azken urteotan gure gizartean zabaltzen ari diren elikadura-ohitura gaiztoei buruz gogoeta egitea du helburu, Edorta Agirreren ikuspuntu kritikoa eta Asisko Urmenetaren marrazki eta ateraldi umoretsuak ederki uztartuz.

Edorta Agirre euskal itzultzailea da ofizioz eta sukaldaritza-kazetaria afizioz. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu euskal sukaldaritzari buruz eta elikadurari buruz.

Asisko Urmeneta, berriz, Euskal Herriko marrazkilari eta diseinadore grafiko ezagunetako bat da. Kukuxumuxu enpresako langilea da eta hainbat eta hainbat lan egin ditu diseinu grafikoaren arloan.

Ondoren, afari irekia izanen da Zaldikon bertan, Edorta Agirre sukaldariak bakailaoa hainbat maneratan prestatuko baitu (entsalada, ajoarrieroa, bakailao egosia etab.).

Afarirako apuntatzeko, telefono honetara deitu: 948 21 13 63 (Sergio).