7 de maig 2008

2007 Lamien Urrezko Orrazia Tuterako Argia Ikastolari. Maiatzaren 6an Sarien Banaketa.

Agur denori,

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu Zaldiko Maldikoko bazkideok urtero banatzen den Lamien Urrezko Orraziaren 2007. edizioa Tuterako Argia Ikastolari ematea erabaki dugula .

Erabakia urtero egiten den bazkidearen egunean hartu genuen.Izan ere, Argia Ikastolak, Euskal Herriko erriberan, euskararen argia piztuta zaintzen du. Bide batez, sari honen bitartez elkartasuna adierazi nahi diegu Argia Ikastolako ikasle, langile eta gurasoei duela hilabete batzuk jasan zituzten pintadak eta mehatxuak direla eta. Hain zuzen ere Asto-Masto saria, pintada horiek egin zituztenei dagokiela adostu zuten Zaldiko Maldikoko bazkideek. Sarien banaketa maiatzaren 6an, asteartearekin, arratseko 8:15tan izanen da Ansoleaga karrikako lokalean. Ohartxo honen bitartez horra agertzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Izan ongi,

Zaldiko Maldikoko Juntakideak

Honen inguruko berriak: Berria-n Gara-n