19 de juny 2008

Autonomia Eraiki ekimenaren aurkezpena. Ekainaren 19an arratsaldeko 8etan

Kaixo lagunok:
Ostegun honetan, ekainaren 19an, AUTONOMIA ERAIKI ekimenaren aurkezpena eginen da ZALDIKO MALDIKO elkartean, arratsaldeko 8etan hasita.
Iaz Ipar Euskal Herrian sortutako ekimena da, eta Ipar Euskal Herriak autonomia behar duela eta Euskal Herriko «errealitate desberdinak» kontuan hartu behar direla dio Autonomia Eraiki kolektiboak.
Joan den apirilean, Nazio Batuen Erakundean mintzatzeko aukera izan zuten, eta horren berri ere emanen dute; erakusketa bat ere ekarriko dute, bai eta diaporama bat ere.
Hizlariak: Gabi Mouesca, Xan Marguirault eta Philipe Lascaray
Jende guztiarendako ekitaldi irekia da; beraz, biziki eskertuko genizuke zuen inguruetan horren berri ematea.
Mila esker.