16 d’abr. 2008

Apirilaren 17an, ostegunarekin, arratseko 8etan, Nomadak TX

Apirilaren 17an, ostegunarekin, arratseko 8etan, Nomadak TX film famatuaren emanaldia izanen dugu. Film horrek Oreka TX txalapartari ezagunek zenbait giza-talde nomadaren musika-doinuak ezagutzeko (Indiakoak, Laponiakoak, Marokokoak, Saharakoak eta Mongoliakoak) eta haiekin txalaparta uztartzeko egindako esperientzia du oinarri eta hamaika sari jaso ditu bai Euskal Herrian, bai nazioartean, musika eta irudi zoragarriak baititu. Proiektu honen inguruan hitz egitera eta pelikularen aurkezpena egitera Oreka TX txalaparta taldeko kideak etorriko dira, hots, Igor Otxoa eta Harkaitz Martínez de San Vicente.