16 de des. 2008

JAIA: Santo Tomasak Abenduaren 21

Arratsaldeko 19tatik aurrera Zaldiko Maldiko elkartean, txistorra, sargado eta ogia Add Image

3 de des. 2008

Urteurrena Kontseilua Abenduak 13

Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatu eta datozen urteotan egin beharreko ibilbidearen berri emateko, ekitaldi jendetsua deitu du datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en. Ekitaldia doan izango bada ere, ordea, sarrera eskuratzea beharrezkoa da

Saria: Mikel Taberna Azaroak 30

AZAROAK 30 Mikel Taberna XX.. Pedro de Atarrabia saria SAKELAKO HARRIA liburuarekin, Zorionak Mikel!!!

Hitzaldia Aitor Arana Azaroak 20

Hitzaldia

Irakurriz Libertitzen Gara Azaroak 13

Kontzertua: Morau ta agotak Urriak 29

* Kontzertua: Morau ta agotak * Data: urriak 29 (asteazkena) * Ordua: 20:00etan * Lekua: Iruñeako Zaldiko Maldiko

DIAPORAMAK: Alaskatik Ushuaiara Urriak 23

* DIAPORAMAK: Alaskatik Ushuaiara * Data: urriak 23 (osteguna) * Ordua: 20:00etan * Lekua: Iruñeako Zaldiko Maldiko

JAIA: Urrifest Urriak 17

* JAIA: Urrifest * Data: Urriak 17 (ostirala) * Ordua: 20:00etan * Lekua: Iruñeako Zaldiko Maldiko

6 de jul. 2008

SAN FERMIN EUSKALDUNA 2008

SANFERMIN EUSKALDUNA uztailaren 6tik 14ra Uztailaren 6an. * Eguerdiko 13,30etan, Foru Plazan EUSKAL DANTZAK Uztailaren 7an. * Arratsaldeko 6,30etan Gora Iruñearen gunean Txan Magoaren ekitaldia. * IIluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza Uztailaren 8an. * Eguerdiko 12,30etan - Alegria de Iruña Peñan AGOIZKO GAITEROAK * Eguerdiko 13.00etan - NAFARROA OINEZen . Bertsolariak.. * Arratsaldeko 8etan Mashara (20etan) NAFARROA OINEZEN barrakan. * Arratsaldeko 8 terdietan Irurtzungo Trikitilariak IKAk antolaturik Zaldiko Maldikon. * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza * Gaueko 12etan Jo tta Kun eta Motobomba) NAFARROA OINEZEN barrakan. Uztailaren 9an. * Eguerdiko 12,30etan Alegria de Iruña Peñan ERAGOZPEN (punk-rock bertsioak) * Bazkaria: Zaldiko Maldiko Elkartearen atarian "atunjana" Karrikirik antolatua.Zaldiko Maldikon * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza * 23,30eta n Gora Iruñearen gunean DANTZALDIAK Jalisco Band taldearerekin.. Uztailaren 10ean * AEK eguna Errekoleta kalean BAZKARIA * Zaldiko Maldiko elkartearen eguna BAZKARIA elkartearen atarian, ondoren trikitilariak. * Iruna Taldea dantza taldearen eguna, fanfarrearen ateraldia eta BAZKARIA San Lorenzon. * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza Uztailaren 11an * Goizean peñek antolatutako txikien eguna: Goizeko 11etan La Perlatik irtenda * Eguerdiko 12,30etan Alegria de Iruña Peñan ERROTXAPEAKO TXALAPARTARIAK ---- * Eguerdiko 13etan Nabarreriatik irtenda Kalejira Gora Iruñearen eskutik, Ondoren Euskararen BAZKARIA bere gunean, eta Dantzaldiak arratsez eta gauez Norekin Dantza taldearekin. Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza * Gaueko ordu batetatik aurrera Zaldiko Maldikon DARK gaua Uztailaren 12an. * Eguerdiko 12etan SANFERMINETAN KANTARI kantu jira Mercaderesetik irtenda * 15etan BAZKARIA San Jose Plazan Orreagak antolaturik * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza * Gaueko 23,30eta, Gora Iruñearen gunean, KONTZERTUA, Etsaiak eta Des-Kontrok taldeekin. * Gaueko ordu batetatik aurreraZaldiko Maldikon TALO ETA GAZNA D.J.ak Uztailaren 13an * Eguerdiko 12,30etan Alegria de Iruña Peñan TRIKITILARIAK * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza * Gaueko 12etan Kontzertua, Makuluken eta Zenzerock Nafarroa Oinezen Barrakan. * Gaueko ordu batetatik aurreraZaldiko Maldikon TXARLI D.J. Uztailaren 14an * Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxiko dantza Euskal Giroko txokoak:: * ZALDIKO MALDIKO IKAren eskutik (Ansoleaga 9-11) gaueko 11,30ak arte * Euskal musika, Depor Taberna EHEren eskutik. (Jarauta kalean) * Iruñea Taldearen lokala (San Lorenzo 10)

29 de juny 2008

Euskara elkarteak oraina eta geroa 25 urte eta gero: Norabidea pentsatzeko garaia

ARGIA Aldizkariak, hilabetero astekariarekin batera kaleratzen duen LARRUN pentsamendu aldizkariak, honako gaia jorratuko du Ekaineko azken asteko alean ( 2143.zenbakia) "EUSKARA ELKARTEEN EGOERA ETA ETORKIZUNA" -LARRUN 122- Astekaria Ekainak 25ean kalean izango duzue salgai. Zaldiko Maldikon beharrezkoa dugun eztabaidarako baliagarri izanen delakoan gaude.

19 de juny 2008

Autonomia Eraiki ekimenaren aurkezpena. Ekainaren 19an arratsaldeko 8etan

Kaixo lagunok:
Ostegun honetan, ekainaren 19an, AUTONOMIA ERAIKI ekimenaren aurkezpena eginen da ZALDIKO MALDIKO elkartean, arratsaldeko 8etan hasita.
Iaz Ipar Euskal Herrian sortutako ekimena da, eta Ipar Euskal Herriak autonomia behar duela eta Euskal Herriko «errealitate desberdinak» kontuan hartu behar direla dio Autonomia Eraiki kolektiboak.
Joan den apirilean, Nazio Batuen Erakundean mintzatzeko aukera izan zuten, eta horren berri ere emanen dute; erakusketa bat ere ekarriko dute, bai eta diaporama bat ere.
Hizlariak: Gabi Mouesca, Xan Marguirault eta Philipe Lascaray
Jende guztiarendako ekitaldi irekia da; beraz, biziki eskertuko genizuke zuen inguruetan horren berri ematea.
Mila esker.

3 de juny 2008

Joseba Irazokiren kantaldia Zaldikon ekainaren 5an

Aupa lagunak.

Hurrengo ostegunean, ekainak 5, arratseko 20:30ean Joseba Irazoki abeslari beratarraren kantaldia izanen dugu Zaldiko Maldiko elkartean.

Eskerrik asko eta animatu etortzera!

Elkarteko taberna irekita egonen da, kontzertua entzun bitartean trago bat hartzeko!!

7 de maig 2008

Maiatzaren 16an hitzaldia eta afaria Zaldikon

Maiatzaren 16an, ostiralarekin, arratseko 8etan, Edorta Agirre idazle bizkaitarrak eta Asisko Urmeneta diseinadore grafikoak Elikadurari buruzko apostuak izeneko hitzaldia eskainiko dute Zaldikon.

Hitzaldi honek Agirrek eta Urmenetak elkarrekin argitaratutako Baietz okerreko bidea aukeratu! izeneko liburuan du abiapuntua eta azken urteotan gure gizartean zabaltzen ari diren elikadura-ohitura gaiztoei buruz gogoeta egitea du helburu, Edorta Agirreren ikuspuntu kritikoa eta Asisko Urmenetaren marrazki eta ateraldi umoretsuak ederki uztartuz.

Edorta Agirre euskal itzultzailea da ofizioz eta sukaldaritza-kazetaria afizioz. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu euskal sukaldaritzari buruz eta elikadurari buruz.

Asisko Urmeneta, berriz, Euskal Herriko marrazkilari eta diseinadore grafiko ezagunetako bat da. Kukuxumuxu enpresako langilea da eta hainbat eta hainbat lan egin ditu diseinu grafikoaren arloan.

Ondoren, afari irekia izanen da Zaldikon bertan, Edorta Agirre sukaldariak bakailaoa hainbat maneratan prestatuko baitu (entsalada, ajoarrieroa, bakailao egosia etab.).

Afarirako apuntatzeko, telefono honetara deitu: 948 21 13 63 (Sergio).

2007 Lamien Urrezko Orrazia Tuterako Argia Ikastolari. Maiatzaren 6an Sarien Banaketa.

Agur denori,

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu Zaldiko Maldikoko bazkideok urtero banatzen den Lamien Urrezko Orraziaren 2007. edizioa Tuterako Argia Ikastolari ematea erabaki dugula .

Erabakia urtero egiten den bazkidearen egunean hartu genuen.Izan ere, Argia Ikastolak, Euskal Herriko erriberan, euskararen argia piztuta zaintzen du. Bide batez, sari honen bitartez elkartasuna adierazi nahi diegu Argia Ikastolako ikasle, langile eta gurasoei duela hilabete batzuk jasan zituzten pintadak eta mehatxuak direla eta. Hain zuzen ere Asto-Masto saria, pintada horiek egin zituztenei dagokiela adostu zuten Zaldiko Maldikoko bazkideek. Sarien banaketa maiatzaren 6an, asteartearekin, arratseko 8:15tan izanen da Ansoleaga karrikako lokalean. Ohartxo honen bitartez horra agertzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Izan ongi,

Zaldiko Maldikoko Juntakideak

Honen inguruko berriak: Berria-n Gara-n